Herri bakoitzak bere berezitasun politiko, ekonomiko, antolakuntzako, antropologiko, soziologiko, historiko eta kulturalen arabera antolatzen du iraultza eta eraikitzen du langile-demokrazia. Leku eta une desberdinetan garatutako esperientzien eta ondorio teorikoen aniztasunak ez luke enfrentamendu eta zatiketarako arrazoia izan behar, aberasteko baizik; ikuspegi anitzak batuz, hemen, XXI. mendean, langile-demokrazia eraikitzeko. Ireki dezagun eztabaida zabala iraultzaileen eta aurrerakoien artean.

