EGUNGO JALEOAK
Atal honetan, etengabe sortzen ari diren eta aurrera egitera bultzatzen gaituzten erresistentziak, borrokak eta mugimenduak aztertzen ditugu. Botere handiek antolatutako mundu mailako ofentsiba batek demokraziak oro har eta langileak bereziki jotzen ditu. Inflazioa, etxebizitza, matxismoa, jazarpen judiziala, trumpismoa, gerrak, genozidioak, berotze globala eta diskurtso eta algoritmo autoritario ugari…
Ez dezagun kapitalismoaren azken estualdiek ikuspegia lausotu: «lore guztiak moztu ahal izango dituzte, baina ezin izango dute udaberria geldiarazi». Gizateria mundu berri bat ehuntzen ari da; hemen erakusten dizugu.
